PROYECTOS-ACTIVIDADES                                                                                 ACTUALIDAD

LIBROS EN MOVIMIENTO – LIBURU BIZIGARRIAK




Para descargar el flyer en pdf : AQUÍ.
















Liburua ondare kulturala dela sinesten dugulako, pertsona guztientzat eskuragarri egon behar du, pertsonaren maila ekonomikoa edonolakoa dela ere. Kultura pertsona eskubidea da, ez ordea, bakar batzuek duten pribilegioa.
Aipatutakoa zehaztuz, Norai elkarteak lokal bat prestatu du zein doako liburuak har daitezkeen, bertan, irakurtzeko edo, nahi izanez gero, beste nonbaitera eramateko. Eskaintza hau ez da mailegu bat edota erosketa bat, liburuak dohainik eskaintzen dira eta.
Proposamen apal honek gure gizartean ematen diren merkataritza–erlazio itoen aurrean probokazio eta aldarrikapena izan nahi du. Harremanak sustatzeko doakoa bultzatu nahi dugu: doan hartu duzuena eman doan. Partekatze osoki eskuzabal batean sinesten dugu.
 “Libros en movimiento - Liburu bizigarriak” ez da isolatutako proposamena. Norai elkarteak heziketa ekimen gizatiarra eta ekintzaile bultzatzen dituen multzoarekin erlazionatzen da. Konbentzituta gaude kultura pertsona bakoitzak duen potentziala garatzeko bide paregabea dela.  
Proposamen honekin kontsumo arduratsu eta ez merkantilista ere bultzatzen dugu, ingurumenaren babesean laguntzen dugu eta ezberdinen arteko hartu-emanak sustatzen ditugu.



Proiektua nola garatzen da?

a/ Edozein pertsonek, argitaletxek, erakundek edo enpresek liburuak eskaintzen dituzte doan.
b/ Lokalean dauden liburuak edonork har ditzake (libururen baten existentzia telefonoz edo  Interneten bidez ere kontsultatu daiteke), ordaindu gabe eta itzultzeko beharrik gabe.
Baten batek borondatezko diru eskaintza egin nahi badu, dirua lokalaren mantentze-lanetan laguntzeko eta heziketa ekimen solidarioak eta ekintzaileak bultzatzeko erabiliko da. Ekimenei buruzko informazioa bertan aurki daiteke.
c/ Interesaturik dagoen pertsonak liburu bat, bi edo bere bi eskuetako batean sartzen zaizkionak eraman ditzake.
d/ Nahi duenak ere berezko dohainak (musikalak, literaturari buruzko ezagutzak, gastronomikoak …) besteei eskainiz parte har dezake.

No hay comentarios :

Publicar un comentario